Topikoak desegitea, historia aztertzea akats gehiago ez egiteko, besteren zibilizazioen zordun ez den herririk ez dagoela onartzea. Europa bera da horren erakusgarri. Egia da, oso urrutitik gatoz denok, eta horregatik, jakin behar da bereizten nola iristen den atzerrira eta zein borondaterekin, haietan bizirauteko edo, kasurik okerrenean, azpiratzeko. Giza anbizioak, leku eta denbora orotan, lurralde batera iritsi eta han nagusitzeko modutzat ulertu du kolonizazioa. Hala ere, ez da solik iraganeko gertaera bat, eta ezinbestekoa da kolonialismoaren gaian aurrerapauso bat egin eta konturatzea gaur egun ere sistema kapitalista eta teknokratiko erasokor batek kolonizatzen gaituela ohartzea, eta sistema horrek ez duela kontinenterik eta mugarik ezagutzen.
Oso urrutitik gatoz denok
- Oso urrutitik gatoz denok
- Eskuak sorburu izan zirenekoa
- Eskuak sorburu izan zirenekoa